Neguko Gida 2011: literatura, musika eta pelikulak
Orain dela sei urte hasi ziren horrelako gidak kaleratzen eta helburua da aholkua ematea liburuekiko zaletasuna duten pertsonei, erostera doazenei edo irakurtzeko gogoa dutenei.
Gidan dauden lanen aukeraketarako ondorengo irizpideak hartu dituzte kontuan Debagoieneko Udal bibliotekariek; kalitatezko literatura izateaz gain, berritzailea, bitxia eta interesgarria izatea.
Neguko gida bi atal nagusitan dago banatuta: alde batetik, literatura produktuak daude; eta bestetik, ikus-entzunezkoak. Literaturaren zatian, gainera, urteka bereizten diren azpiatalak daude.
Proposamenak
Esaterako, Agirianok 0 urtetik gorakoentzako otsoei buruzko ‘Harri etxekaria’ liburua gomendatzen die eta bertan adiskidetasuna bezalako baloreak goraipatzen dira.
6 urtetik aurrerako gaztetxoentzat, ‘Hodeiekin dantzan’ izeneko liburua aholkatu digu Agirianok. Marrazki deigarri eta koloretsuak daude bertan eta kultura desberdinen bizikidetzan oinarritzen da.
9 urtetik aurrerakoentzat Karmelo Iribarrenen poesia lan bat aukeratu du Agiriano bibliotekariak.
Gazteentzat, berriz, Cornelia Funke-ren ‘Reckless. Harrizko haragia’ gomendatzen du Agirianok, eta helduentzat, ostera, ‘Cosas que los nietos deberían saber’.
Ikus-entzunezkoen atalari dagokionez, besteak beste, Neguko Gidan agertzen dira ‘Anvil: el sueño de una banda de rock’ talde heavy baten bilakaeraren dokumentala eta Kanadako Arcade Fire taldearen ‘The suburbs’ diskoa.
Neguko gida, liburutegietan eskura izateaz gain, liburu dendatan ere badaude, eta ikastetxeetan ere banatu dituzte.
Literatura solasaldiak
Bestalde, gogoratu irakurzaletasuna bultzatzeko, literatura solasaldiak antolatzen dituztela Arrasaten urritik ekainera bitartean, eta dagoeneko kaleratu dute datorren urteko lehenengo sei hilabeteetarako egitaraua.