MILA taldea irabazle Txatxilipurdik antolatutako Ginkanan

Usoa Agirre 2010ko abe. 30a, 10:14

Dantza, asmakizunak, abilezia frogak eta beste egin behar izan zituzten atzo arratsaldean Kulturaten bildutako gazteek. Guztira 16 parte-hartzaile izan ziren Txatxilipurdiko Gazte sailak antolatutako Neguko Ginkanan. Ikusle moduan 35 bat gazte inguratu ziren. Irabazleak, MILA taldekoak izan ziren: Markel, Ione, Lourdes eta Ainara.

Urteko azken festa

Bestalde, gaur urteko azken festa egingo dute Musakolako gaztetxokoan. Kontzertua egingo dute Musakolako gaztetxokoko R.P.L. taldeak eta Aretxabaletako Gazte Iraultza taldeak. 17:00etan hasiko da kontzertua eta
afari-merienda batekin agurtuko dute urtea.

Gaztetxokoen bloga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak