Txartel bakarraren sisteman sartu da Arrasateko urbanoa

Julen Iriondo 2010ko abe. 29a, 14:43

Arrasateko hiri barruko autobusa Lurraldebusen txartel bakarraren sisteman txertatuta dago dagoeneko. Goizean sinatu dute hitzarmena Arrasateko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aurrerantzean, beraz, txartel bakarra ibili ahal izango dute urbanoaren erabiltzaileek ere.

Udala-Diputazioa hitzarmena

Ino Galparsoro alkatearen eta Arantza Tapia Garraio diputatuaren sinadura honen onuradunak 7.000 izango dira oraingoz. Horixe da egun txartel bakarraren jabe den bizilagun kopurua Arrasaten. Bi erakundeetako arduradunek espero dute baina hiri barruko autobusa Lurraldebusen sisteman sartuta kopuru horrek gora egitea.

Urbanoa orduerdiro

Udalak hainbat neurri hartu ditu azkenaldian zerbitzua indartzeko. Datorren urteko aurrekontuak aurtengoak baino 150.000 euro gehiago bideratuko ditu atal horretara, ibilgailu kopurua hirutik bostera pasako da eta autobus zerbitzuaren maiztasuna bikoiztu, orduerdirokoa bilakatuz. Ibilbideetan ere aldaketak izango dira. Txartel bakarrarena pauso bat gehiago da.

Urte hasieran doan

Aldaketa guztiekin urtarrileko bigarren asteburuaren bueltan hasiko da martxan Arrasateko autobus zerbitzu berria. Ordura arte eta urtarrilaren 3tik, zerbitzua doakoa izango da, jendeari ezagutarazteko eta erabilera bultzatzeko. Bestetik, Bilborekiko zerbitzuaren inguruko berria ere aurreratu du Arantza Tapia Garraio diputatuak gaurko agerraldian. Azaldu du urteko lehenengo hiruhilekoan sinatuko dutela hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bizkaibusen zerbitzua Elorrioraino beharrean Arrasateraino iritsi dadin. Egunean sei joan-etorri izango dira, eta hauei batu behar zaizkie Pesa konpainiak egun egiten dituen beste hirurak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak