Palindromo lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik

Mireia Bikuña 2010ko abe. 29a, 11:38

Lanak otsailaren 11a baino lehen entregatu behar dira aed@aedelkartea.com helbidean. Palindromoak dira ezkerretik eskuiner zein eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen diren hitz edo esaldiak.

Parte-hartzaileek nahi beste aurkez ditzakete lehiaketara, baina ezinbestean, ulergarriak eta zentzudunak izan beharko dute. Epaimahaiko kideak izango dira Markos Gimeno palindromo egilea eta Erdu AEK-ko eta Arrasateko Udal Euskaltegiko ordezkariak. Irabazleak otsailaren 21ean jakinaraziko dituzte.

Bi sari

Bi sari banatuko dituzte: Euskal Herriko palindromo onenak Debako Txindurri-Iturri landetxe eta sagardotegian bi lagunendako sagardotegi afaria, logela eta gosaria irabaziko du; eta Arrasateko onenak, ostera, Arrasateko Txondorra erretegian lau lagunendako etxeko menu berezia

Lehen lehiaketa

Euskarazko lehen palindromo lehiaketa 1923an antolatu zuen Ebaristo Bustintza Kirikiño idazleak. Urte hartako abenduaren 16an egin zuen deialdia Euzkadi aldizkarian. Bi hilabetetan 150 palindromo baino gehiago jaso zituzten erredakzioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak