Txikilandia urtarrilaren 2an, 3an eta 4an

Aurtengo Txikilandia berezia izango da, 20 urte betetzen baititu Txatxilipurdik antolatzen duen Gabonetako parkeak.

Txikilandia urtarrilaren bitik laura izango da Musakolako kiroldegian eta berrikuntza ugarirekin dator aurten. Besteak beste: ziber-txoko eraberritua egongo da, argazkilari batek umeei argazkiak aterako dizkie (guraso.com webgunean egongo dira eskuragarri) eta urtarrilaren laua egun berezia izango da. Izan ere, egun horretan, Txikilandiaren 20. urteurrena ospatuko dute. Horrela, 20 urte hauetan lanean jardun duten arduradun eta langileak omenduko dituzte eta egunari amaiera emateko zirkoa antolatu dute: clown ikastaroarekin, hanka-paloekin, malabar ikastaroarekin eta pailazoekin.

Txikilandiarako bonoak eta sarrerak dagoeneko salgai daude Arrasateko ludoteketan, abenduaren 30a bitartean. Gainontzean, Txikilandiako egunetan ere eskuratu ahal izango dira. Topakide txartela edo familia ugariaren txartela erakutsiz gero, deskontua egingo zaie erabiltzaileei.

Txikilandiak goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara irekiko ditu ateak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.