Urbanoa doakoa izango da urtarrileko lehen astean

Usoa Agirre 2010ko abe. 29a, 10:24

Urte berriaren hasierarekin batera jarriko dute martxan autobus zerbitzu berria herrian, urtarrilaren 7 edo 10ean. Egun horretatik aurrera Gipuzkoako txartel bakarra erabili beharko da urbanoan eta, horrez gain, ibilbide berriak egongo dira.

Orain arteko txartelak abenduaren 31ra arte balio du eta autobus zerbitzu berria zehazki noiz egongo den martxan ez dakitenez, Udalak erabaki du autobus zerbitzua doakoa izan dadila urtarrilaren 3tik 7 edo 10era bitartean (autobus berriak martxan noiz hasten direnaren arabera).

Urbanoa Lurraldebusen sisteman sartzeko hitzarmena

Gaur goizean, 10:30ean, sinatuko dute hitzarmena Arrasateko hiri barruko autobusak Lurraldebuseko txartel bakarraren sisteman sartzeko. Ino Galparsoro alkateak eta Arantza Tapia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak egingo dute hitzarmenaren sinaketa.

Txartel bakarra

Urtarrilaren 7tik edo 10etik aurrera ordaintzeko era berria izango da herriko hiribusean; hau da, oraingo txartelaren ordez Gipuzkoako txartel bakarra erabili beharko da.

Txartel bakarra leku hauetan atera daiteke:

  • Alegria estankoan, Zerkaosteta 4
  • Arana estankoan, Kontzezino 12
  • Sagasta estankoan, Olarte 19

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak