Etxeko taldeek irabazi dituzte Gabonetako Saskibaloi Txapelketako lehen bi partiduak

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko abe. 27a, 13:29

Jubenil mailako Gabonetako Saskibaloi Txapelketa atzo hasi zen Arrasaten. Mondragon Unibertsitateak, gainera, irabazi egin zuen jokatutako lehenengo partidua, Iruñaren aurka. Atzoko bigarren partiduan, berriz, indarrak neurtu zituzten Euskadiko Selekzioak eta Logroñoko taldeak, eta euskaldunak izan ziren garaile.

Atzo hasita, hirugarren urtez jarraian ari dira egiten Arrasaten Gabonetako Saskibaloi Txapelketa; guztira sei talde izango dira kantxan egun hauetan: Arrasateko Mondragon Unibertsitatea, Euskal Autonomia Erkidegoko jokalariez osatutako selekzioa, Urretxuko Goierri, Logroñoko Clavijo, Iruñako Lagunak eta Bartzelonako Cornellá, hain zuzen. Beraz, hemen inguruko taldeez gain, Kataluniatik ere etorri da talde bat hirugarren urtez eta hori oso pozgarria da antolatzaileentzat.

Atzo arratsaldeko 16:30ean eman zitzaion hasiera txapelketari eta Gorka Zurutuza antolatzailearen ustez, jokatu ziren bi partiduak politak izan ziren eta gainera etxeko taldeek irabazi zuten.

Gaurko lau partiduetan zortzi taldek neurtuko dituzte indarrak kantxan; oso maila ona dagoela aitortu digu Zurutuzak.

Zurutuzak uste du bihar jokatuko den final nagusian Euskal Selekzioa eta Kataluniako taldeak izango direla, hori baina oraindik ikusteke dago. Bihar eguerdiko 14:15ak inguruan sari banaketa egingo dute eta horrekin amaituko dute  aurtengo txapelketa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak