Hain justu, Arrasateko azoka plazan 100 metro koadroko espazioa gorde du Udalak esne-makina bertan ipintzeko.
18 saltoki finko eta 26 berezi
Gainerako postuei dagokienez, 49 saltoki daude guztira Arrasateko azokan: 18 saltoki finko (hau da, astelehenetik egubakoitzera bitartean lan egiten dutenak); 26 saltoki berezi (eguazten eta egubakoitzetan lan egiten dutenak edo astelehenetik zapatura bitartean lan egiten dutenak) eta lau saltoki irabazi asmo bakoak. Eta esandako moduan, beste bat ere bada, baina kasu honetan, Udalak gura du saltoki horretan esne-makina bat ipintzea.
Lau urterako
Lehiaketa publikoa deitu du Udalak saltoki horiek datozen 4 urteotarako adjudikatzeko, 2014. urte amaierara arte, eta interesa daukan edozeinek aurkeztu ahal izango ditu eskaintzak. Izenemate epea itxita, esandako moduan, astelehenean jakinaraziko du azoka postuen gainean zein erabaki hartu duen Udalak.