Udal gobernuak proposatuko du %22,7 jaistea 2011ko aurrekontua

Santamas biharamuna alde batera utzi eta osoko bilkura berezia deialdia egin du gaurko, eguena, udalbatzarrak 09:00etarako, bestelakoen artean, datorren urteko aurrekontuaren gaia lantzeko. Kopuru esanguratsuak aurkeztu ditu udal gobernuak. Baina akaso esanguratsuena da aurrekontuaren kopuruan proposatu duten jaitsiera: iazkoa baino %22,7 txikiagoa, edo adibidez, "2008koarekin alderatuz %70 suposatzen du".

Kopurutan begiratuta, aurrekontu orokorra da 33.079.766 eurokoa; hortik 29.700.116 euro Udalaren aurrekontua da; 3.124.532 Iturbide egoitzakoa eta 1.074.221 euro Aukearena. Esandako moduan, %22,7ko jaitsiera proposatu du udal gobernuak aurrekontuan, eta horrek, jakina, murrizketak ekarriko ditu.

Inbertsioak %80 behera

Azpimarratzekoa da, adibidez, inbertsioak %80 jaitsiko direla, dirutan begiratuta, iaz baino 8,96 milioi gutxiago. Izan ere, 2011n ez dute aurreikusi bestelako erakundeek emandako dirulaguntzarik izango dutenik: E Plana, Hiriber…

Jarduera nagusiak aipatzearren, honako hauek nabarmendu ditu udal gobernuak: Amaia antzokiko berrikuntzak, kanpoko aldea urbanizatzea eta irisgarri egitea (225.000 euro); Mugikortasun Plana (120.000 euro); eta Zalduspeko urbanizazioa (100.000 euro). 

Garraio publikoa

Eta gastuaren beste zati handi bat garraio publikoa finantzatzeko erabili gura du gobernuak 2011n. Izan ere, bikoiztu egin gura dute herriko urbano zerbitzua, eta hori egiteko diru gehiago behar da: 380.000 euroko ekarpena izatetik pasatuko da 523.640 euroko aurrekontua izatera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.