Txerri zozketako saridunak, baina, ez du Motxo etxera eramango, 500 euro baizik. Hauxe da zenbaki saritua: 1213.

Giro polita izan da herriko kaleetan, gainera, eguraldiak ere azkenean lagundu du.


Taloa ere eguneko beste protagonistetako bat izan da eta postu batzuetan taloa hartzeko ilara luzeak itxaron behar baziren ere, beste batzuetan ez zegoen ilara horren luzea.



Ganadua eta oiloak, barazki eta fruta azoka, artisautza feria… denetarik izan da Arrasateko kaleetan.


Goizekoaren ostean, jende gehiena kanpoan geldituko da bazkaltzen kuadrilla giroan.


Egun guztia kalean igaroko dute askok behintzat eta oraindik badago zer ikusi, zer jan eta zertaz gozatu Arrasateko Santamasetan.