'25 urte Arrasate euskalduntzen' DVDa kalean

Ubane Madera 2010ko abe. 23a, 12:45

AEDko bazkideek opari berezia eskuratuko dute datozen egunotan: 25 urte Arrasate euskalduntzen ikus-entzunezkoa. Izenak dioen moduan, AEDren 25 urteko ibilbidea jasotzen duen lana da hori. Datozen egunotan AEDren bulegotik pasatzea besterik ez dago DVDa eskuratzeko (Pablo Uranga kalea, 09:30-12:30 eta 15:00etatik aurrera). 

"Ideia sortu zen 25. urteurrenaren bueltan, orain urte bi; ikusten genuen merezi zuela egindako lanak horrelako euskarritxo batean jasotzeak, eta urteotan horrenbeste eta horrenbeste lagundu gaituen bazkideei batez ere, oparitzea; lehenengo hartzaileak eurak izango dira", adierazi du Itxaro Artolak, AEDko dinamizatzaileak. 

Kontakizun historikoa eta argazki bilduma

"Bi atal nagusi ditu; batetik,  ikus-entzunezko historikoa: protagonisten eta narrazio baten bitartez kontatzen da zela sortu zen AED, zergatik, zeinek… eta egon den bilakaera: zela sortu zen Ekin, zela sortu zen Txatxilipurdi… hori guztia kontatuta protagonisten eta zeresan handia izan duten pertsonen ahotan. Bigarren zatia, berriz, argazki galeria da; horrenbeste lagun pasa da, horrenbestek lagundu du bada nahi izan dugula DVDak islatzea herriaren parte-hartzea dio Artolak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak