Aramaiora eta Gabiriara barazki eta fruta lehiaketetako lehen sariak

Oihana Elorza Gorostiza 2010ko abe. 22a, 14:08

Santamas feriako herriko saltokirik onenaren saria Maria Asun Iturbek irabazi du. Taloak, barazkiak, hegaztiak, olibak, mermeladak eta Motxo, besteak beste, Santamas ferian.

Ikusi argazkiak (Egilea: Julio Calleja)

Sariak

Ino Galparsoro alkatea eta Oihana Aranburu Klutura zinegotziak ibili dira eguerdian sariak banatzen:

  • Barazkietan 1go saria: Jose Lonbide, Aramaiokoa (250 euro eta trofeoa)
  • Barazkietan 2. saria: Esozi Etxebarria, Soraluzekoa (200 euro)
  • Frutetan 1go saria: Maria Etxezarreta, Gabiriakoa (250 euro eta trofeoa)
  • Frutetan 2. saria: Pake Galdos (200 euro)
  • Herriko saltokirik onena: Maria Asun Iturbe (250 euro eta trofeoa)
  • Herriko 2. saltokirik onena: Arantza Olabe
  • Herriko 3. saltokirik onena: Jose Iturbe (150 euro)
  • Aipamen berezia: ogia: Joseba Arana (150 euro)
  • Aipamen berezia: barazki ekologikoa: Rakel Perez de Arenaza (150 euro)

Aterkiak batuta edo etxan utzita ibili da goizean jendea Arrasaten, Santamas ferian. Biterin, Jokin Zaitegin, Garibain, herriko plazan eta Seber Altuben jarri dituzte, besteak beste, gaurko postuak, eta jendea batetik bestera ibili da.

Babak, ogia, gazta edo ezpalez egindako mahai tresnak erosi ditu jendeak, adibidez. Gutxi gelditu dira txistorra jan gabe ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak