Mauri Zubillagari omenaldia gaur, Uarkapen

Edu Mendibil 2010eko abenduaren 22a

Arrasateko pilota sailaren bultzatzaile nagusietako bat, Mauri Zubillaga (60 urte), omenduko du Santamas Komisiñuek gaur, eguaztena, Uarkapen. Goi mailako afizionatuen bi partidu jokatuko dira 17:00etan hasita eta partiduen artean Zubillaga omenduko dute, 1976tik hona Arrasateko pilotaren alde egin duen lana eskertzeko.

Hondarribikoa jaiotzez, sei urte zituela etorri zen familiarekin Mauri Zubillaga Gatzagara eta ibarreko pilotako aurpegi ezagunenetakoa bilakatu da urte hauetan guztietan egindako lanagatik. 1976an hasi zen herriko pilota sailean.  Orain, Hondarribian bizi da eta entrenatzaile postua lagako du, nahiz eta herriko pilotariak gertutik jarraituko dituen.

Oraindik ere federatu fitxa dauka eta Gatzagako txapelketa antolatzen du. Martxo aldera ekingo diote Gatzagako txapelketaren ekitaldi berri bati. Pilotari askoren maisu izandakoa, Arrasaterekin, besteak beste, 2007an herri arteko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen Zubillagak. Gaur, esan bezala, herriko pilotazaleen esker ona jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak