Arrasate Musikaleko Bandaren Gabon zaharreko kontzertua urtea agurtzeko

Edu Mendibil 2010eko abenduaren 22a

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Arrasate Musikaleko Bandak emanaldia egingo du abenduaren 31n. Kontzertua Amaia antzokian izango da, 13:00etan. Aurretik Bandako kideek kalejira egingo dute herriko kaleetatik.

Kalejira 11:00etan izango da eta Amaia antzokiko kontzertua 13:00etan. Sarrera doanekoa izango da eta herritarrei gonbidapena luzatu diete antolatzaileek.

Mikel Markiegi da Arrasate Musikaleko Bandako zuzendaria. Gabon zaharreko kontzertuan honako programa eskainiko dute Amaia antzokian: 1812 (Peter I. Tchaikovsky),  Katiuska (Sorozabal), Charles Chaplin (Philips/Parsons), Les miserables (Claude Michel Schönberg) eta A Christmas dance party (M. Carros).

Arrasate Musikaleko Banda Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an. Ordutik haziz joan da, partaide kopuruan  zein urtero eskaintzen dituen ekitaldietan. Gaur egun 70 lagun inguru ari dira Arrasate Musikaleko Bandan. Esan bezala, Mikel Markiegi da Bandako zuzendaria. Haren aurretik, Eduardo Arzamendi, Jose Ramon Elkoro eta  Iker Olazabalek jardun dute zuzendari lanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak