Aurten ere gazte mailako saskibaloi onena izango da Ointxe! eta MUren eskutik

Xabier Urtzelai 2010ko abe. 22a, 07:00

Ointxe! Saskibaloi Taldearen eta MUren eskutik abenduaren 26an, 27an eta 28an gazte mailako saskibaloi onena batuko da Arrasaten, Iturripen. Hala, Gabonetako III. Euskadiko Kutxa txapelketak Euskal Herriko, Bartzelonako eta Errioxako taldeak elkartuko ditu. Aurrez aurre izango dira Euskal selekzioko kadete mailako taldea, Goierri, Logroñoko Clavijo, Bartzelonako Cornella, Iruñeako Lagunak eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariak.

Torneoa MUko eta Lagunak taldekoek hasiko dute, domekan, 16:30ean. Ondoren, 19:00etan, Euskadiko selekzioak eta Clavijok jokatuko dute. Hilaren 27an, 10:15ean hasiko dituzte partiduak, eta guztira lau partidu jokatuko dituzte egun horretan –Baita Hot Shot-en lehiaketa ere.

Hilaren 28an, finala
Aurreko egunetan kanporaketa faseak gainditu ostean, hilaren 28an finalerdiak –10:30ean hasita– eta finala (12:30) jokatuko dute. Eta, 14:15ean egingo dute torneoko sari banaketa.
Bistan da, iazkoa ikusi ostean, aurtengo edizioan Euskadiko selekzioa dela talde faboritoetako bat, eurak dira txapeldun ohiak. Eta, eurekin batera finalera salto egin zuen Cornella talde indartsuak ere izango du zeresana.
Gainontzeko lau taldeak, baina, ez datoz Gabon-pasa. Euren txapelketetan ondo sailkatuta dauden taldeak dira, baina, torneoak balioko du lurralde bakoitzeko gazte mailetan ze kategoria dagoen ikusteko. Eta, Gipuzkoan dagoen maila ona erakusteko ardura izango dute bertako bi ordezkariek, Goierrik eta MUk.
Torneoko partidu guztien berri izateko, egin klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak