Altuna lurrindegikoa erakusleihorik onena

Usoa Agirre 2010eko abenduaren 21a

Gaur eman dituzte Gabonetako erakusleiho lehiaketako irabazleen izenak: Altuna lurrindegiak jaso du lehen saria, Toñi ile-apaindegiak bigarrena eta Jose Ramon Otamendi harategiak hirugarrena.

Sariak

1. Altuna lurrindegia: plaka eta 300 euro.

2. Toñi ile-apaindegia: plaka eta 250 euro.

3. Jose Ramon Otamendi harategia: plaka eta 200 euro.

Epaimahaia

Hiru lagunek osatu dute epaimahaia: Ibai Arteko batzordeko ordezkari batek, Eroskiko kontsumitzaileen batzordeko ordezkari batek eta Kultura Saileko beste ordezkari batek.

Kontuan hartu dutena da eskaparatea dekoratzerakoan izandako irudimena, originaltasuna, mezu publizitarioaren baliagarritasuna, erakusleihoaren itxuraren kalitatea eta Santamas eta Gabon giroarekin duen zerikusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak