Hilaren 26an Martuteneko kartzelara joango dira –izenematea Iratin– eta urtearekin amaitzeko, hilaren 31n, urteko Azken Ostirala deitu dute hainbat eragilek –19:30ean, Herriko plazan–. 01:00etan preso eta iheslarien aldeko brindisa egingo dute Seberon. Azkenik, urtarrilaren 8an Bilbon egingo den manifestaziora deia egin dute –izenematea Iratin– eta hilaren 9an Intxortara egingo dute irteera.