NaizRoxa taldearen doinu bortitzak izango dira asteon

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko abe. 21a, 11:15

Kooltur Ekintzaren Kooltur Ostegunak Pasai-Donibanetik datorren NaizRoxa taldearen doinu bortitzak ekarriko ditu eguenean. Eguberrietan sartzear, ez dira prezeski Gabon doinuak gaztetxean entzungo direnak, ez horixe. Doinu eta zuzeneko bortitzarekin etorriko dira Pasaitarrak: Iquharaturic izeneko diskoa aurkeztuko dute. Lan horretan grind-corea, metala, hardcorea, trasha, ukitu martzianoak, erritmo astunak, melodia eta beste doinu batzuk batzen ditu.

 

Ikuskizuna eta izerdia, beraz, bermatuta daude NaizRoxarekin. Gogoratu: eguenean, hilak 23, gaztetxean (22:00). Sarrera bost euro izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak