Guraso, seme-alaba eta antolatzaileak pozik azaldu dira Jostailu Truke Azokarekin

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko abe. 20a, 14:48

Txatxilipurdik antolatuta, 160 jostailu baino gehiago trukatzeko aukera izan zen Okendo ludotekan, eta guraso zein gaztetxoak oso pozik bueltatu ziren etxera hartutako jostailuekin.

 

Arrasateko Okendo ludotekako ateak noiz irekiko zain izan ziren guraso ugari atzo, goizean goiz. Lehenak izan gura zuten Txatxilipurdik antolatutako jostailu truke merkatuan, aurrez utzitako jostailuen truke gustukoen zituztenak hartu ahal izateko. Jostailu, puzzle edo panpinak aukeratu eta poltsak beteta gustura gelditu ziren haur eta gurasoak.

160 jostailu baino gehiago

Guztira, 160 jostailu baino gehiago trukatu dituzte eta antolatzaileak oso pozik geratu dira aurtengo trukearekin. Esan digute, errepikatu duten guraso eta gaztetxoak prestatuta joan zirela poltsa handi eta guzti.

Gurasoak eta Txatxilipurdikoak pozik, hortaz, eta zer esanik ez etxeko txikienak; Olentzero aurreratu egin da eurenean. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak