Futbolin txapelketarekin hasi eta kontzertuarekin amaituko dituzte Gabonak Txatxilipurdin

Jon Berezibar 2010ko abe. 20a, 11:08

Gabonetarako ere Txatxilipurdin ekintza sorta ederra antolatu dute hilaren 26tik 30era. Opor sasoirako futbol txapelketa, izotza-pistara irteera, inuxente eguneko txantxak, gymkana erraldoia eta kontzertua antolatu dituzte 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Santamasetarako egitaraua ere gertu daukate eta urrun joan barik, zapatuan bertan futbolin txapelketa egin zuten. 12 lagunek parte hartu eta txapeldunak Garazi Uriarte eta Maialen Blazquez izan dira. Sari moduan Santamasetako azokako larrugintza saltokian gastatzeko 30 euroko bonua jaso dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak