Jostailu truke oparoa, Okendoko ludotekan

Ubane Madera 2010eko abenduaren 19a

Ateak zabaltzerako guraso asko zain zeuden Okendoko ludotekaren kanpoko aldean, Txatxilipurdiren Jostailu Truke Azokako produktuak hartzeko. Mahaiaren gainean 160 jostailu eta jolas baino gehiago guraso eta neska-mutikoen eskura. 10:00etatik 14:00ak arteko ordutegia dute aurten.

"Denetik dago. Oso ideia ona da, horrenbeste kontsumitu beharrean, eta jostailuak zaborrera bota beharrean aprobetxatu egiten ditugu", kontatu du guraso batek. "Zerbait topatu dut, bai. Puzzleak-eta halakoak, batez ere. Gauza handiak utzi nituen, eta txikiak hartu. Oso ideia ona da, umeek erabiltzen ez dituzten jostailuak hemen utzi eta berriak hartzea. Praktikoa da, gustura nago. Lehenengo aldiz etorri naiz aurten, dagoeneko bi mutiko ditugu etxean, eta etxea trastez betetzen hasita genuen… gauza gehiago ekarri behar nituen. Datorren urtean berriro!", kontatu du beste batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak