Naturaren samurrena, bortitzena eta ikusgarriena, Kulturaten

Txomin Madina Milikua 2010ko abe. 17a, 19:21

Laugarren urtez jarri dute Kulturaten Naturaren Argazkilariak izeneko erakusketa, eta bertan, nazioarteko lehikaeta garrantzitsu bateko argazkirik onenak jasotzen dira. Hilabetez egongo da erakusketa.

Naturako animaliarik ikusgarrienak, paisaia politenak, gizakiak eta naturaren arteko harremana... Horiek guztiak ikus daitezke Kulturateko klaustroan jarri duten Naturaren Argazkilariak 2010 erakusketan.

Veolia Environnement Wildlife Photographer of the Year  lehiaketako argazkirik onenak agertzen dira bertan. 46 urte baino gehiago historia du lehiaketa honek, eta Londresko Historia Naturalaren Museoak eta BBCren Wildlife Magazine aldizkariak antolatzen dute. Erakusketan ikus daitezkeen argazkiak, 2009ko ediziokoak dira.

Urtetik urtera, gehiago

Laugarren aldia da Naturaren Argazkilariak erakusketa Arrasatera etortzen dena eta urtetik urtera gero eta interes handiagoa piztu izan du. Jon Garai kultura teknikariaren arabera, iaz esaterako, ia 3.000 bisitari izan zituen. Bisitariak gainera, helduak eta gazteak, adin guztietakoak izan omen ziren.

Kutxaren Gizarte Ekintzaren babesarekin heldu da erakusketa Arrasatera eta aurretik,  Bilbon, A coruñan eta Lleidan ere egon da ikusgai. Urtarrilaren 17a arte egongo da ikuslea naturan bete-betean murgilduko duen erakusketa hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak