Urdangarinen ahots sakonak doinu landuekin egin zuen bat, ikuslea asetu zuen emanaldian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko abe. 17a, 19:02

Mikel Urdangarin izan zen protagonista atzo Kooltur ostegunak ekimenaren kontzertuan. Zale asko bildu zituen musikagile zornotzarrak; 160 sarrera inguru saldu zituzten antolatzaileek.

 

Hasierako kantuak Zubia azken diskoko piezekin tartekatu zituen Urdangarinek, eta haren ahots sakonak bat egin zuen atzean zituen goi mailako musikariek jarritako doinu landuekin. Teknikoki ezin zaie gehiago eskatu. Aipatzekoa izan zen Rafa Ruedak gitarrarekin egindako punteatzeak eta distortsio ekarpena eta Nika Bitschiashvili-ren biolinaren zorroztasuna. 

'Feedback' eta guzti 

Saio lasaia eta atsegina izan zen, baina ez ikuslea lokarraraztekoa. Feedback-a izan zuen emanaldia izan zen, hau da, ikusleak erantzun zuen. Musikariak pozik, ikusleak ere bai, eta beraz, zer esan antolatzaileen gainean. Errubera aurrera doa, atzera bueltarik gabe. 

Urtea amaitzeko, NaizRoxa eta Fiachras

Datorren eguenean, hilak 23, Pasaiako NaizRoxa taldeak joko du; euren zuzeneko bortitzak ez du inor axolagabe utziko. Iqhataric izeneko diskoa aurkeztuko dute. Hilaren 30ean, bestalde, Bergarako Fiachras taldea dator. Formazio eta errepertorio aldetik berritasunekin datoz Aldanondo, Artola eta konpainia: garagardotan bustitako doinuak, hori bai, NaizRoxa taldearenak baino epelagoak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak