Ez ginen bertan izan eta beraz, ezin dugu kontzertuen kronika zabala egin . Baina Never Surrender-eko taldekideek jakinarazi digutenez gau berezia izan zen oso. Clash aretoko gaua Asier Sala –Enboskada, The Motherfuckers eta Dirty Brothers– arrasatearraren zuzenekoarekin hasi zen, eta besteak beste, Iago –The 5 Twisters eta Los Galerna– eta Pascal Briggs –Alemaniako District taldeko kidea, besteak beste– musikariekin batera jo zituen zenbait kantu. Gero, Slamtilt! taldearen txanda izan zen, zuzeneko bortitza eskaini zuten. Taldea ezagutzen ez zuten arrasatear asko harrituta geratu ziren Berlingo taldearen zuzeneko indarrarekin.
Arrasatekoak gustura, euren saltsan
Agertokira igotzen hirugarrena Never Surrender izan zen. Laukote arrasatearrak guztia eman zuen agertoki gainean, Berlinen etxean moduan egoteak izugarri motibatu zituen. Eta amaitzeko, Euskal Herriko punk-oi! musikaren erreferente nagusia den Des-kontrol igo zen Clash aretoko taulara. Eurak ere etxean moduan, guztia ematen. Datu bat: kontzertuen antolatzaileetako kide batek, Frontkick taldeko Stephan baxu jole ohiak, Des-kontrolekin batera amaitu zuen Duintasunez eutsi! kantua jotzen.
Baina musika gutxienekoa izan zen...