Gipuzkoaren jatorriari buruzko DVDa eskuragarri dago

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko abe. 17a, 11:54

Gipuzkoaren jatorriari buruzko hainbat mito eta uste egon arren, benetako datu historiko gutxi daude. Eta horixe da hain zuzen ere, ‘Gipuzkoaren Jatorria’ izeneko DVDaren helburua: gure lurraldearen historia erakustea. Nabarraldek egin eta argitaratu du DVDa, eta eskuragarri dago dagoeneko.

 

Gipuzkoako harmarriaren mitoak, “Fidelissima bardulia nunquam superata” legendak hain zuzen, errealitatearekin lotura gutxi du. Mitoa da. Estrabonek aipatutako barduliarren tribuaren eta egungo Gipuzkoaren artean ez da jarraikortasunik.

Ipuzkoa bezala ezagutzen zen lehen

Mito horretaz gain, badaude beste uste batzuen gaineko eztabaida sakonak ere. Baina Angel Rekalde Nabarraldeko zuzendariaren  ustez, eztabaida horiek ez dute funtsik, izan ere, aitzina ez zen eta Gipuzkoa existitzen, Ipuzkoa izeneko lurraldea baizik. Eta Ipuzkoari lehenengo erreferentzia historikoa 1025. urtekoa da.

Hermandad de Villas de Gipuzkoa bezala ezagutu zen beranduago

1025. urtean Ipuzkoa nafar eskualdea izan zen eta lau mende beranduago sortu zen Hermandad de Villas de Gipuzkoa izeneko lurraldea, hor baina ez zen Deba aldea sartzen, horretarako 100 urte beranduago egin behar dugu salto.

DVDa eskuragarri

Historia luzea du, beraz, Gipuzkoaren sorrerak eta horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Nabarraldekoek DVDa salgai daukate nabarralde.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak