Basati eta Monte tabernetan jakinarazi dutenez, esaterako, oraindik txartelak soberan daude: Basatin 100 geratzen dira eta Monten 125 inguru. Aitzakiarik ez dago, beraz, Santamasetako ekitaldi jendetsuenera ez joateko. On egin!
Aurreko urteetan ez bezala, aurten Santamasetako herri bazkarirako txartelak ez dira di-da baten saldu. Joan den zapatuan, hilak 11, jarri zituzten salgai Monte, Basati, Kajoi eta Bengoa tabernetan. Oraindik hainbat txartel daude salgai, eta beraz, ez dirudi aurreko urteetako arazoak egongo direnik txartelak eskuratzeko. 1.000 txartel banatu ditu Santamasetako komisiñuak, taberna bakoitzean 250.
Basati eta Monte tabernetan jakinarazi dutenez, esaterako, oraindik txartelak soberan daude: Basatin 100 geratzen dira eta Monten 125 inguru. Aitzakiarik ez dago, beraz, Santamasetako ekitaldi jendetsuenera ez joateko. On egin!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.