Gabonetan presoen eskubideen defentsan burutuko diren ekimenak aurkeztu dituzte

Ander Monedero 2010eko abenduaren 17a

Bertso saioa, Martutenera martxa, urteko azkeneko kontzentrazioa eta brindisa dira Gabonetan presoen eskubideen alde antolatutako ekintzak. Baita ere, urtarrilaren 8an, ‘Euskal Presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, egin dezagun urratsa’ lelopean egingo den manifestaziorako deialdia ere egin dute.

 

Arrasateko zenbait alderdi politiko, sindikatu, kultura eta kirol elkarte, musika talde eta euskalgintzako hainbat kidek presoen eskubideen defentsan Arrasaten Gabonetan egingo diren ekimenak aurkeztu dituzte. 

Bertan, Espainia eta Frantziako espetxe politika salatu dute. Sakabanaketa politika, gaixotasun larriak dituzten presoak aske ez uztea, bizitza osoko espetxe zigorrak, kondenaren 3/4ak beteta dituzten presoak kartzelan mantentzea eta elkartasunaren kriminalizazioa bukatzea eskatu dute. Horiek salatzeko Gabonetan lau ekitaldi antolatu dituzte.

Egitaraua:

Abenduak 25, zapatua
01:00 Bertso saioa gaztetxean

Abenduak 26, domeka
Martutenera martxa

Abenduak 31, ostirala
19:30 Urteko azken ostiraleko kontzentrazioa

Urtarrilaren 1, zapatua
01:00 Brindisa Seberon 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak