Arrasate-Oñatin izan ziren guztiak, Santamas krosera

Usoa Agirre 2010ko abe. 17a, 11:20

Udazkenera arte inguruko lasterketek arrakasta handia izan dute, Arrasate-Oñatin, esaterako, jende mordoa ibili da-eta korrika. Eta, Behobia-Donostia probaren ostean, azken hilabetean zapatilak armairuan gorde dituztenek domekan dute lagunartean goiz-pasa ederra egiteko aukera, Santamasetako krosak –Enrike Kabiketa memoriala– 33 urte beteko ditu-eta.

Azken bi urteotan lasterketa hori hazi egin da; 2008an aurreikuspen guztiak hautsi zituen probak eta antolatzaileek nahiko lan izan zuten korrikalari guztiendako dortsalak lortzen; seinale ona zen hori (138 korrikalari izan ziren orduan). Iaz kopuru horri eutsi egin zion Santamasetako krosak, eta 19 koadrila ibili ziren korrika –atleta batzuk Gasteizko maratoi erdian parte hartzera animatuko dira–. Lasterketa buruan Zuhaitz Ezpeleta eta Beñat Arnaitz izan ziren, eta azken itzulian Bedoñakoak hartu zuen aurre. Emakumezkoetan, berriz, Raquel Rodriguez nabarmendu zen.  

Gaztetxoak 11:00etan hasita

Koadrilen lasterketaren aurretik gaztetxoen lasterketak egingo dituzte Arrasate Kanpanzar Atletiko Taldeko lagunek. Ordubetean (11:00etatik 12:00etara) 7 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek hartu ahal izango dute parte, 175 eta 800 metro arteko lasterketetan.

Koadrilen arteko lasterketa (6,4 kilometro), berriz, 12:30ean hasiko dute –izenematea lehenago, plazan bertan–. Bakarkako lana saritzearekin batera koadrila azkarrenek ere saria izango dute, eta horretarako, koadrila bakoitzeko bost atleta azkarrenen denborak hartuko dituzte kontuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak