'Iragana iragan' Doke taldearen azken antzezlana bihar eta etzi Amaia antzokian

Edu Mendibil 2010ko abe. 17a, 10:28

Bi emanaldi egingo dituzte Amaia antzokian: lehenbizikoa bihar, zapatua, eta bigarrena etzi, domeka. Bi emanaldiak 20:00etan izango dira eta sarrerak (zenbaki gabeak) salgai daude Zabaleta (Maisu Arano pasealekua  2, Portaloia) eta Lore (Olarte kalea, 10) lurrin-dendetan. Gaur, egubakoitza, Amaia antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira.

Hamabi aktore

Mondragon hiria sortu zela 750 urte bete direnean, Dokek umorezko klabean eutsi dio urteurrenari. Josemari Velez de Mendizabalek idatzitako antzezlana gai hartuta, Arrasate/Mondragon binomio itxuraz gatazkatsua aurkezten du taldeak, Itziar Rekalderen zuzendaritzapean. 80 egunean filmari esker ezagun bilakatu den Mariasun Pagoagarekin batera, Marixabel Arsuaga, Mikel Dominguez, Eugenio Etxebeste, Arantza Ezkurra, Mikel Irastorza, Saioa Iturbe, Josu Jauregi, Marga Merkader, Itziar Rosado eta Elena eta Jesusmari Velez de Mendizabal izango dira aktore lanetan. Doke taldea duela sei urte sortu sortu zuten Eskuak elkarri antzezpen musikatuaren inguruan. Pedro Ignacio Barrutiak (Aramaio, 1862) XVIII. mendean idatzitako Actto para la Noche Buena antzezlana berreskuratu zuten 2006an.

Aramaiora eta Aretxabaletara

Arrasateko emanaldien ostean herritik kanpo ere erakutsiko dute antzezlana Gabonetan; hain zuzen ere, Aramaioko kultura etxean abenduaren 26an egingo dute emanaldia, 20:00etan; eta Aretxabaletako Arkupen abenduaren 30ean izango dira, 20:00etan baita ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak