Olentzero heldu aurretik, jostailuen truke merkatua egingo da domekan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko abe. 16a, 14:06

Txatxilipurdik Gabonen atarian urtero antolatzen duen jostailuen truke merkatua domekan egingo da, hilak 19. 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik eta 149 jostailu izango dira guztira. Azkarrenendako izango da, beraz, eskaintzarik zabalena. Haur eta guraso: adi ibili!

Azaroan eta abenduan aritu dira Txatxilipurdikoak ludoteka ezberdinetan jostailuak batzen. Jostailu bakoitzagatik– egoera txarrean daudenak edo sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrerak erakusten dituzten jostailuak ez dituzte onartu– txartel bana banatu dute, eta txartel hori gero jostailuengatik trukatu ahalko da azokan. Okendoko ludotekan jarriko dute merkatua, 10:00etatik 14:00etara.
Hala, Arantza Osoro Txatxilipurdiko dinamizatzaileak adierazi duenez, lehen orduan izango da "eskaintza zabalena". Izan ere, badago non aukeratu: denetariko 149 jostailu izango dira. Eskaintza zabalena gura duenak goiz ibili beharko da, beraz.

"Ahalik eta truke gehien"
Haur eta gurasoak animatu ditu Osorok, txartelak alperrik ez galtzeko: "Ahalik eta truke gehien egitea espero dugu, eta haurrek eurek aukeratutako gustuko jostailua eramatea". Soberan geratzen direnak Gurutze Gorrira bidaliko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak