Oraindik zehazteke dago eguna. Realak eta Zaragozak urtea hasi berritan jokatuko duten jardunaldia erabakigarria izango da Mojategiko entrenamendua noiz egingo duten zehazteko. Baina, atzo –eguaztena– ilunkeran izan zuten batzarrean erabaki zuten urtarrilaren 3an, edo 4an Arrasatera etortzea. "Gaztetxoak oporretan dauden egunak lehenetsi ditugu, orduan batuko direlako zale gehienak. Hala, Arrasaterekin eta inguruko herriekin Realak zuen zorra kentzeko modu polita dela uste dugu", adierazi digute Realetik.
Hala, Realeko zuzendaritzatik adierazi digute Realeko jokalari guztiak izango direla Mojategin.