Aralarren 'Entzun nahi zaitugu' kanpaina Arrasaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko abenduaren 15a

Aralarrek 'Entzun nahi zaitugu' kanpainaren barruan esku-orri banaketa egin du arratsaldean Arrasateko Portaloian. Han izan da, besteak beste, Oxel Erostarbe, Aralarreko Gipuzkoako koordinatzailea eta Elgetako alkatea. Herritarren galderak jaso gura izan dituzte Aralarreko kideek; hain zuzen, hori da kanpainaren helburua: herritarrak entzutea.

Kalean banatu dituzten orrietan ekarpenak egin daitezke; baina, horrez gain, Aralarreko web guneak ere eskaintzen du aukera hori. www.aralar.net atarian ekarpenak edo iradokizunak egin daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak