Gabonetan ekintza ugari gaztetxokoetan

Usoa Agirre 2010ko abe. 15a, 12:49

Aurten ere gaztetxokoek ekintza bereziak antolatu dituzte 12-17 urte bitarteko gazteendako, abenduaren 26tik 30era bitartean.

Abenduaren 26an  urteroko futbito txapelketa izango da. Txapelketa Musakolako kiroldegian egingo da eta izena eman nahi duten taldeak 6 pertsonaz osatuak eta mistoak izan beharko dira. Txapelketa goizeko 10etan hasiko da Musakolako kiroldegian eta izena eman nahi duten taldeek taldekide guztien izenekin eta taldearen izenarekin gaztetxokotara edo gazte bulegora joan beharko dira.

Abenduaren 27an irteera egingo dute urtero moduan Gasteizko izotz pistara, joan nahi dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta izena eman gaztetxoko edo gazte bulegoan. Irteera goizeko 9:30ean izango da Garibaien.

Abenduaren 28an inuxente eguna ospatuko dute, parte hartu nahi duten gazteak joan daitezela gaztetxokoetara eta bertako hezitzaileekin gelditu, txantxa pentsatu eta gauzatuko dituzte.

Abenduaren 29an neguko ginkana berezia egingo dute Kulturaten, neguko eguraldiari moldatutako frogak izango dira. Ginkana arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Abenduaren 30ean ekintza agur berezia egingo diote urteari Musakolako gaztetxokoan, bertan azken jaia eta kontzertuak izango dituzte.

Gaztetxokoetako bloga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak