Bertso saio musikatua eta zuzeneko punk-rocka izango dira aste bukaeran gaztetxean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko abe. 15a, 11:33

Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak –AGAKO– aste bukaerarako bi ekitaldi antolatu ditu: bertso saio musikatua eta zuzeneko punk-rock kontzertua, hain zuzen. Egubakoitzean, hilak 17, bertso saio berezia egingo dute eta zapatuan izango da punk-rockaren txanda, Oñatiko jatorri izendapenarekin.

Jokin Labaien, Alaia Martin, Xamaoa eta Jon Martin izango dira egubakotzeko saioko bertsolariak. Saio berezia izango da, izan ere, musika doinuen artean arituko dira kantuan bertsolariak; Unai eta  Imanol izango dira musika jarriko dutenak eta gai jartzaile lanetan, bestalde, Egoitz Aizpuru arituko da. 22:00etan hasiko da eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da.

Zapaturako, azkenik, pun-rock gaua antolatu du AGAKOk, Oñatiko jatorri izendapenarekin: CC627 –Arrasate eta Oñati–, Reaccion 912 –Oñati– eta Golpe de Estado –Oñati–, 22:30etik aurrera. Sarrera, doakoa.

Azkenik, AGAKOk ohar baten bidez honako gomendioa luzatu dio herriari, heltzear diren Gabonak direla-eta: "Gogorarazi nahi dugu kontsumismo basatiaren egunak direla hauek, burua erabili eta ez kontsumitu alperrik. Ez egin kasu telebistari, erostea baino politagoa baita norberak egitea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak