Santamas eguneko bertso jaialdirako sarrerak salgai

Usoa Agirre 2010eko abenduaren 14a

Urteroko ohiturari eutsiz AED elkarteak bertso jaialdia antolatu du Santamas azoka egunerako, abenduaren 22rako. Aurten, bertsolari historikoak eta azken belaunaldikoak igoko dira oholtzara: Jon Enbeita, Uxue Alberdi, Imanol Lazkano, Miren Amuriza eta Gregorio Larrañaga Mañukorta.

Hasieran batean Joxe Agirrek etorri behar zuen, baina gaixorik dago eta Jon Enbeita etorriko da haren ordez.

Saioa 20:30ean hasiko da.

Txartelak salgai daude AEDn eta Irati eta Monte tabernetan. Antzokiko lehiatilan ere salgai egongo dira saioaren aurretik.

Prezioa: 10 euro (8 AEDko bazkideentzat)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak