Jostailuak adinaren arabera eta jostailu motaren arabera sailkatuta daude eta haurrengan jostailu mota bakoitzak zer garatzen duen ere adierazten da, jostailuen ondoan dauden txarteltxoetan. Argitaletxeetako esku orriak hartzeko aukera ere izango dute gerturatzen diren guztiek eta euskarazko jostailuen zerrenda ere etxera eraman ahal izango dute, lasaiago irakurri eta pentsatzeko.
Gaur bakarrik
Gaur bakarrik egongo da ikusgai, eta beraz, Txatxilipurdikoek hurbiltzera animatu dituzte haur eta guraso, hezitzaile, aitona-amona... Finean, ateak zabalik daude herritar ororendako. Gogoratu: gaur, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 17:00etatik 20:00etara.