Zapatuan, goizaleko 03:45ean abiatu ziren Bartzelonara, eta gaur, astelehena, 07:00etan iritsi dira etxera. Tartean 48 ordu pasa dituzte, Codorniuko bodegak bisitatzen (argazkian), Bartzelonan turismoa –egunez zein gauez– egiten eta Reala animatzen. 48 ordu horiei ahalik eta zuku handiena ateratzen ahalegindu dira Arrasatetik joandako 50 lagunak, eta Bartzelonan ere debagoiendar askorekin egin dute bat, Arrasate Txuriurdinek antolatutako bidaikoen asmo berberarekin. Lagundu egin du eguraldiak, Bartzelonako zaleekin dagoen harreman onak eta parrandarako gogoak. Emaitzak ez, horrek ez du lagundu, baina honezkero gutxienekoa da.