Olentzero modernoak txikitxo zein helduak poltsikoratu zituen

Maider Arregi 2010eko abenduaren 12a

Broadway estiloan bikain moldatzen dela Olentzero ikusi genuen Olentzero & Co! pop-rock musikalean. Arrakastaz estreinatu da ikuskizuna. Txiki zein heldu, guztiak aho bete hortz utzi zituen emanaldiak, txundituta. Oier Arevalillok, Peruren papera eginez, publikoa poltsikoan sartu du erakutsitako talentuaz. Olentzero & Co! musikalean, 150 lagunek hartu dute parte, eta tartean dira Oihan Vega, Txemi Etxebarria, Valen Moñux, Josu Mujika Latxa, Bergarako Musika Eskola, Aritzeta Abesbatza, Bergarako Orfeoia, Biraka Dantza Taldea edo Hontza Produkzioak. Amaia Antzokia lepo bete da aste bukaerako hiru emanaldietan. Guztira, 2.400 sarrera saldu dira.  

Olentzero modernoa  ikusteko azken aukera, abenduaren 30ean izango duzue Kursaalen. Sarrerak salgai kutxa.net-en.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak