Askoa Etxebarrieta izan zen saioaren gidaria, haren takoikada eta dantzarako abileziak aho bete hortz utzi zuen ikuslea. Hori bai, goi mailako abeslaria, gitarra jolea eta perkusio jolea izan zituen atzean. Ikuslea oso gustura, kantuen amaieran txalo zaparradak izan ziren nagusi. Amaiera, borobila: Camaron de la isla handiaren Volando voy volando vengo kantuarekin agurtu ziren. Saio bikaina izan zen: zorionak, eta Ole!
Hurrengoa Mikel Urdangarin izango da. Gogoratu: eguena, abenduak 16, gaztetxean. Sarrera bost euro ordaindu beharko da.