Gabonak direla-eta agenda lepo beteta du Arrasate Musikalek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko abe. 10a, 18:14

Arrasate Musikalek hainbat kontzertu eskainiko ditu datozen egunetan. Datorren asten hiru kontzertu eskainiko dituzte eta abenduaren 31n Gabonzaharreko emanaldia eskainiko dute Amaia antzokian (13:00). Urteroko kontzertu bereziaren aurretik kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar.

Abenduaren 14an Arrasate Musikaleko tronboi, bonbardino eta tuba ikasleek kontzertua emango dute Kulturaten, 18:00etan. Iker Olazabal eta Mikel Markiegiren gidaritzapean, haizezko instrumentuen doinuz jositako emanaldia eskainiko dute. Sarrera doakoa izango da.

Hilaren 17an, bestalde, Arrasate Musikaleko ikasle guztiek urtero antolatzen duten Gabonetako kontzertua eskainiko dute. Denetariko instrumentuak entzuteko aukera egongo da, batzuk bakarka eta beste batzuk taldeka. Jakinarazi dutenez, gainera, Xabier Leteren omenez pieza bat joko dute.

Datorren asteko kontzertuekin amaitzeko abenduaren 18an Arraste Musikaleko txistulariek kontzertua emango dute Kulturaten. Emanaldiak bi atal izango ditu: lehenengoan ikasleak izango dira protagonista eta bigarren zatian, berriz, Arrasate Musikaleko bandak hartuko du parte.

Amaitzeko, abenduaren 31n Arrasate Musikaleko bandak urtero ospatzen duen Gabonzaharreko kontzertua eskainiko du Amaia antzokian, 13:00etan. Kontzertuaren aurretik, ohitura duten moduan, kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar, 11:30ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak