Dokeren 'Iragana Iragan' lana estreinatzeko prest

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2010ko abe. 10a, 11:59

Doke antzerki taldeak hurrengo lana taularatzeko prest du-eta. Atzo prentsaurrean egin bazuten entsegu orokorra, abenduaren 18an eta 19an estreinatuko dute “Iragana Iragan” deritzon lana Arrasateko Amaia Antzokian.

Mondragon hiria sortu zeneko 750 urtemuga gogoratzearren umorezko klabean Josemari
Velez de Mendizabalek idatzitako lana da; herriaren identitateaz jarduten du, bada, herriko antzerki taldeak oraingoan Itziar Rekaldek, Doke antzerki taldeko zuzendariak azaldu duen moduan: "Arrasate edo Mondragon; izenak izana ematen duen ala ez; hiritarrak zerk egiten gaituen" eta horrelakoak ditugu lan horretan ardatz".

Doketarrak desiatzen daudela taula gainera igotzeko, kide askorentzako prestaketa edo atzeko lan luzea izan da-eta. Batzzurentzako astun samarra ere bai, kontuan hartuta, ez direla antzezle profesionalak eta kidek, bada, euren lana eta gainontzeko bete-beteharrekin batera uztartu behar dituztela antzezlanerako prestaketa lanak.

Momentuz, 4 emanaldi dituzte lotuta edo salduta, horien artean hurrengo zapatu eta domekan Amaia antzokian egingo dituztenak. Horiez gainera, Aramaion eta Aretxabaletan egingo dituzte gero, guztiak Abenduan. Hala ere emanaldi gehiago egiteko prest daudela diote; izan ere, azkenaldian, Arrasatez gainera, herri askotan dago identitatearen gaineko eztabaida; beraz, beste herri horietan ere identifikatuta senti daitezkela gaineratu du Itziar rekalde, Doke antzerki taldeko zuzendariak.

Arrasateko emanaldirako sarrerak eskuratu gura izanez gero, bada, dagoeneko sarrerak salgai dituzte Abenduaren 18 eta 19an izango dira emanaldiak eta bi egunetarako sarrerak Zabaleta eta Lore lurrin dendetan; bestalde Abenduaren 16,17,eta 18an Amaiako takilan ere hartu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak