Aurreko astelehenean Barakaldoko 25 urteko emakumearen etxera joan zen bere mutil-lagun ohia eta labanaz eraso egin zion, baita une horretan berarekin zegoen bikotekideari ere.
Emakumea berehala hil zen eta 29 urteko gizonezkoa larri zaurituta geratu zen. Hildako emakumearen bikotekidea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten eta bi ebakuntza egin zizkioten, pixkanaka-pixkanaka onera egiten doala adierazi zuten atzo medikuek.
Hiltzailea espetxean
Bestalde, emakumearen hiltzailea espetxera bidali zuen Barakaldoko Epaitegiak atzo bertan.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako plataformak deituta, Barakaldoko emakumearen hilketa salatzeko asmoz kontzentrazioa egin zuten atzo, Arrasateko plazan.