Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu, eta gehienez 64 bikote onartuko dituzte. Sari erakargarriak iragarri dituzte: 1.280 euro, garaikurrak, txapela eta botilak lehen bikotearendako; 640 ero garaikurra eta botilak bigarrenarendako; 384 euro garaikurra eta botilak hirugarrenarendako eta 256 euro eta botilak laugarrenarendako.
Portzentajeak
Jakina, sariak horiek izango dira baldin eta 64 bikotek izena ematen badute. 64 bikote baino gutxiago apuntatuko balira portzentajeen arabera banatuko dituzte sariok: %50, %25; %15 eta %10.