Iaz argi oso gutxi ipini zituzten Arrasaten, hiru kantoietako arkuetan eta herriko beste punturen baten zein bestean, besterik ez. Bada, udal agintariek uste dute hori ere ez zela oso ondo geratu, eta erabaki dute hori baino hobe dela aurten ezertxo ere ez ipintzea.
Momentuz, beraz, Ibai Arte merkatari elkartea egunotan ipintzen dabilen zilarrezko bolak ikusiko ditugu bakarrik herriko kaleak apaintzen.