Abenduaren 15a baino lehen eman behar da izena erakusleiho lehiaketan

Ubane Madera 2010eko abenduaren 9a

Erakusleiho lehiaketa abenduaren 16tik aurrera abiaraziko dute, abenduaren 21era arte; izan ere, sari-banaketa  Santamas bezperan, abenduaren 21ean egingo dute, arratsaldeko seietan.

Saritu edo kontuan hartuko dutena izango da eskaparatea dekoratzerakoan izandako irudimena, orijinaltasuna, mezu publizitarioaren baliogarritasuna, erakusleihoaren itxuraren kalitatea eta Santamas eta Gabon giroarekin duen zerikusia.

750 euro saritan

Sariak, berriz, honako hauek izango dira: 1. saria: plaka eta 300 euro; bigarren saria plaka eta 250 euro eta hirugarrena plaka eta 200 euro. Azken hori Ibai-Arte merkatari elkarteak emango du.

Iaz Anes zapata denda izan zen irabazlea; bigarren Otamendi harategia eta hirugarren, berriz, Txuntxurunberde haurrendako oinetako eta zapata dendak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak