Ez Mondra eta ez Aretxabaleta ez daude etxafueboak botatzeko. Sailkapenari begiratuta, ez gatz eta ez berakatz, sailkapenaren erdian daude, atzera begira egoteko estuasun barik –ezin dira deskuidatu– baina aurrekoak poliki-poliki zelan aldentzen diren ikusiaz. Bi taldeen artean puntu bateko aldea baino ez dago; 18 ditu Mondrak, 17 Aretxabaletak. Eta, joan den astean biek egin zuten kale, Aretxabaletak etxean, eta Mondrak kanpoan. Datuok ikusita, eta derbia dela jakinda, ezin pronostiko handirik egin; etxean jokatu arren ezin dugu Mondra faboritotzat jo, Rodriguezen taldea kanpoan dabilelako ondo, ez etxean. Aretxabaleta, berriz, ate aurrean dabil inoiz baino xuhurrago dabil, 13 gol sartuta.