Bigarren eskuko arropen azoka egingo dute aste bukaeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko abenduaren 9a

Portaloira taldearen eskutik bigarren eskuko azoka egongo da aste bukaeran Seber Altube plazan. Arropak nagusitu arren, bestelakoak ere salduko dituzte: liburuak eta osagarriak, esaterako. Seigarren urtea da azoka berezi hori antolatzen dutena, izan ere, jasoko den dirua euskal presoen senideendako izango da.

Gabonetan xahutuko dugun dirutzaren aurrean ekimen alternatiboa izango da abenduaren 11n eta 12an Seber Altube plazan. Portaloira taldeak antolatzen duen bigarren eskuko azoka da; arropa, liburu zein osagarriak merke-merke erosteko aukera ematen duen azoka. Esandako moduan, zapatu eta domekan egongo da zabalik, egun osoz: 10:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak