'Maka' futbol taldekoek bazkaria egingo dute abenduaren 18an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko abe. 7a, 13:59

Makatzena futbol taldeko jokalari, entrenatzaile eta zuzendariek bazkaria egingo dute datorren abenduaren 18an, Iturriotz kaleko 11. zenbakian dagoen Lukas jatetxean (14:30). 'Maka' albiste izan zen duela pare bat aste, Roman Lopez klubaren alma mater izan zenak argazki bilduma atera zuelako. Bada, horrek klub handi haren –gazte mailan Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten 1975-1976 denboraldian, adibidez– parte izan zirenei mahaiaren bueltan esertzeko grina piztu die

 

Roman Lopez bera izan da bazkaria antolatu duena eta futbol partiduen aurretik moduan, deialdia egin du bazkarirako gonbidatuta daudenen abizenekin. Izena emateko azken eguna abenduaren 15a izango da. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak