800 lerroz osatutako poema bakarra aurkituko du irakurleak liburuan. Liburua Espainia aurkezpenetan egongo da salgai, eta baita Interneten ere, www.tiendalosmarea.com helbidean.
La banda del abuelo ere bai
Aurkezpenak 20 minutu eskas iraungo du eta bertan Romero eta Belartek liburuaren hainbat pasarte errezitatuko dituzte, alkandora hertsagarriak jantzita dituztela eta plantxa egiteko gertu. Aurkezpen berezia, beraz. Ziur bi artistek ez dutela ikuslea axolagabe utziko. Musika, noski, ez da faltako; etxeko talde baten eskutik, gainera. La banda del abuelok saio berezia emango du, Australiako didjeridoo eta guzti; Sor Kampanak egindako abesti bat joko dute. Aurkezpenaren bideoa www.myspace.com/labandadelabuelo-en ikusi ahalko da.