Tontorreta bertako bizilagun Felix Lopez Losadak deitu digu horixe kontatuaz eta honelaxe azaldu du gertatutakoa kameraren aurrean.
Bertan izan da goizean GOIENA, baita Udaltzainburua eta udaleko Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia ere. Momentuan inork ez die logikarik ikusi zirkuluei eta galdera asko eragin ditu.
Albistea sarean sartzearekin batera etorri dira lehen "susmoak" eta erreakzioak:
- Iban Arantzabal: “Zazpi borobil? Zazpi planetak, zazpi jainkuak, zazpi puntako izarrak... Egongo da azalpenen bat ba... Baina nik honetaz ez dut ezer ulertzen. Klaro, sinistu ere edozer sinisteko prest ez... ”
- Maider Arregi: “Honek Mel Gibsonen 'Señales' pelikula emuten dau! Agroglifo bat izan daiteke ez? http://es.wikipedia.org/wiki/Agroglifos”
- Aitor Kaperotxipi: “Neu ere seguru nago ur ihinztagailuak direla, lehen begi bistan ikusten da bat porteri atzekaldean. Estralurtarrak?? Hau horrela balitz, zelako punteria duten sare barruan aterrizatzeko! Jejeje”
- Aitziber Aranburuzabala: “Egunerokotasun aspergarritik ateratzeko aitzakia polita da albiste hori. Sinistu? Zirkuluak daudela sinistuko dut, argazkiak daude-eta froga moduan... hortik aurrera....”
- Biterdi: “Aspersoriena da.”
- Satelite: “estralurtarrak ere lurraldetasunaren alde. Horregatik dira zazpi.”
- Goio Arana: “Martetarrak izan dira. Ospatzeko abenduaren 2an, lurreko santutegian San Martana ospatzen dela...”
- Barakaldokoa: “Beste galaxia batetik etorritako estralurtar euskaldunak izan daitezke euskararen galaxiarteko eguna ospatzeko asmotan.”
Irudiak bestelako muntaiak egiteko ere balio du. Ikusi, bestela, Goio Aranak egin duen argazki-muntaia hau Bruselako Manneken Pis eskultura famatuaren irudia erabilita:

Argazkiak.org | X espedientea Arrasaten © cc-by-sa: goioarana